|
Bertako asko ezezkoan badago ere, aberastasun handia du Oriok kulturari egiten dion ekarpenari begiratuta. Hain herri txikia izateko (bost mila biztanletik behera), aukera asko eskaintzen du Oriok: musika eskola, kultur etxea, dantza taldea, abesbatzak... Eta beste kultur adierazle ugari ere badago herrian: bertsolariak, musikariak.
|
Horretaz gain, herri gutxik bezala, izen handiak eman ditu Oriok kulturaren alorrean azken urteotan: Anjel Lertxundi, Benito Lertxundi eta Jorge Oteiza, hirurak ere, Euskal Herrian ezezik, hemendik kanpora ere ezagunak eta goraipatuak diren sortzaileak.
>>> |