Kukuarritik Igeldora doan bidean, Benta baserria igaro ondoren, tontor Txikiko hil-harriak bisita daitezke. Neolitiko garaiko artzain kulturako aztarnak dira. Orduan batetik bestera ibili ohi ziren belardi berrien bila, neguan kostaldeko klima barnealdekoa baino hobea zelako kostaldean finkatzen ziren. Txori begiez so egiten zaio ia, Oria bailarari. |